KZguneko tutorearen bisita gaur goizean kultur etxean

GALILEA EZKIO.

Hilabetean behin edo bitan jasotzen dugu herrian KZguneko dinamizatzailearen bisita, interneten inguruan laguntza eskaintzeaz gain, ikastaro ugarietan parte hartzeko aukera ere zabaltzen delarik.

Eskaintza honetan barne, eta Ezkioko Udalaren laguntzarekin batera, telefono mugikorrak hobeto erabiltzeko ikastaroa antolatu da, hau gaur goizean zehar aurrera eramango delarik Anduaga Etxean, eta honetan sei herritarrek hartuko dute parte.

Ikastaro eskaintza zabala du KZguneak eta piztutako interesa dela, hainbeste erabilpen dituzten mugikorrak hobeto ezagutzeko ikastaroa aurrera eramango da gaur: puntu desberdinak jorratuko dituzte goizeko 9:00etatik 11:00ak bitartean, hauen artean, Whatsapp aplikazioa jarri eta hau erabiltzen laguntzea.

Ezkioko KZgunea herriko liburutegian kokatuta dago, Anduaga Etxeko beheko solairuan, eta hau erabiltzeko aukera zabaltzen die herritar guztiei.

KZgunea erabiltzeko ordutegia ondorengoa da: astelehenetan arratsaldeko 17:30etik 19:30era; asteazkenetan eta ostiraletan arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara; eta larunbatetan goizeko 10:00etatik 13:00etara.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos