KZguneko tutorearen abenduko bisita hilaren bukaeran jasoko dugu

KZgunea. Ezkioko liburutegian kokatuta dago. / GALILEA
KZgunea. Ezkioko liburutegian kokatuta dago. / GALILEA

GALILEA ITSASO.

Liburutegiaren txoko batean kokatuta dago Ezkioko KZgunea, liburutegiak duen ordutegi berarekin hau erabiltzeko aukera dutelarik herritar guztiek. Erabilera librea da, baina hilabetean behin edo bitan dinamizatzaile baten bisita jasotzek dugu bai interneten inguruan egon daitezken zalantzak argitu edo ikastaroren batean parte hartzeko. Abenduari dagokionez bisita bakarra izango dugu herrian.

Abenduaren 27a, asteazkena, izan da dinamizatzailearen bisitarako aukeratuta eguna, goizeko 9:00etatik 10:45era bitartean bertan egongo delarik.

Ordutegia

Ezkioko KZgunea herriko liburutegiaren ordutegi berdina du, bertan kokatuta baitago: astelehenetan 17:30etik 19:30era; asteazkenetan eta ostiraletan arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara; eta larunbatetan goizeko 10:00etatik 13:00etara.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos