Kontakizunak aurkezteko epea amaitzear dago

Igartubeiti. Kontakizunak ekainaren 15a baino lehen. / DV
Igartubeiti. Kontakizunak ekainaren 15a baino lehen. / DV

DV EZKIO.

Igartubeiti Museoak eta Untzi Museoak «Areago. Istorioak belarrietara» kontakizun laburren IV. edizioaren deialdia egin dute eta honetan parte hartzeko epea ekainaren erdialdean amaituko da.

Deialdi honek idazketa euskaraz sustatzea eta zabaltzea du helburu, honakoan haur ipuinen generoa bereziki bultzatuz eta gainera, kultur ondarearen inguruko lan modu berriak zabaldu eta parte hartze zein esperimentazio gune berriak sor-tzea du xede.

Deialdiaren gaia baserria eta itsasoa da. Erdi Aroaren amaieran, arrantzaren gorakadarekin batera, dolare baserria sortu zen. Lantegi izugarriak ziren eta tokiko kontsumoa hornitzeaz gain, merkataritza eta arrantza itsasontziak ere horni-tzen zituzten. Historian zehar, sagardoa, baserria eta itsasoa gaur egunera iritsi zaizkigun kontakizunak eta kondairak sortzeko gaiak izan dira.

Deialdia interesaturik dauden 18 urtetik gorako pertsona guztiei zabalik dago lehiaketa. Ipuinak euskaraz idatziak izan beharko dira eta, 8-12 urte bitarteko irakurleei zuzenduak eta sekula argitaratu gabeak. Informazio gehiago jasotzeko www.igartubeitibaserria.eus edo 943 72 29 78 telefonoa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos