Kontakizunak aurkezteko azken eguna Igartubeitin

Sukaldea. Sineskeriarekin lotutako istorioak aurkeztuko dira aurten. / GALILEA

'Istorioak belarrietara' kontakizun laburren III. edizioak sineskeria du aurten gai nagusia

MIRYAM GALILEAEZKIO.

Igartubeiti Museoak eta Zugarramurdiko Sorginen Museoak 'Istorioak Belarrietara' kontakizun laburren III. edizioaren deialdia zabaldu dute aurten elkarlanean eta honetan parte hartzeko kontakizunak aurkezteko azken eguna igandea izango da. Deialdi honek idazketa euskaraz sustatzea eta zabaltzea du helburu, honakoan haur ipuinen generoa bereziki bultzatuz.

2011n hasi zuen bere ibilbidea Areago ondare berrikuntza proiek-tuak, Igartubeitiren urteko programaren barruan. Egitasmoaren xedea da «sorkuntza eremuko lenguai ezberdinen erlazioaren bitartez eta euskarri ezberdinen erabileraren bitartez, ondare baliabideekiko beste harreman mota batzuk esploratzen duen gune» izatea. Ildo horretan, besteak beste, baserria eta horren ingurunea modu desberdinean bisitatzea ahalbidetzen duten zenbait ibilaldi soinudun jarri ditu abian 2011z geroztik.

III. edizio honetako deialdiaren gaiak, sinesmena, istorioa, sineskeria, gune eta pertsonaiak, kondaira eta nekazalgune eta naturguneetako zeremoniei lotutako euskal mitologia eta bere imaginarioa dira.

Deialdia interesaturik dauden 18 urtetik gorako pertsona guztiei zabalik dago. Ipuinak euskaraz idatziak, «haurrei» zuzenduak eta argitaragabeak izan behar dute, aurrez inongo literatur lehiaketan sarituak izan gabekoak, zein zatika ala osorik, ez paperean ez eta digitalki sekula argitaratu gabeak.

Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu dezake eta kontakizunen luzapena gutxienezko orri batekoa eta gehienezko hiru orritakoa (din A-4) izango da, imprenta tipografian idatziak (edozein letra mota estandar 12 tamainan, alde batetik ida-tziak eta bere goiko ezkerreko aldetik grapatuak. Aurkeztutako kontakizunak Igartubeiti Baserri Museoko eta Zugarramurdiko Sorginen Museoa web gunetan edo beste hedapen euskarrietan sareratzeko erabili ahal izango dira egileekin aurretiko akordioa izanik eta beti egilea aipatuz.

Kontakizunen jasotze epea igande honetan bukatuko da, eguna barne. Kontakizunak postaz bidaliko diraIgartubeiti Baserri Museora, edo gutun-azala pertsonalki, bere irekiera ordutegian, Interpretazio Zentroan ere aurkeztu daiteke. Gogoratzen da helbide elektronikoz bidaltzen den kontakizunik ez dela onartuko (antolatzaileek anonimatua bermatzen dute).

Lanak entregatzeko epea amaitu eta balorazioari ekingo dio epaimahaiak. Kontakizunen balorazio eta aukeraketa prozesuan ondorengo irizpideak betetzea modu positiboan ain-tzat hartuko dute: kalitatea eta originaltasuna, proposatutako gaiarekiko egokitzapena eta sormena.

'Istorioak belarrietara' III. deialdi honek bi sari izango ditu eta ondorengoak ditugu: lehenengo saridunak 250 euro jasoko ditu; eta bigarrenak, berriz, 150 euro eramango ditu.

Fotos

Vídeos