Kontakizun berriak biltzen dituen bigarren argitalpen ilustratua kalean

Topaketa. Idazle, ilustratzaile, epaimahai eta antolatzaileak bildu ziren larunbateko topaketan. / IGARTUBEITI
Topaketa. Idazle, ilustratzaile, epaimahai eta antolatzaileak bildu ziren larunbateko topaketan. / IGARTUBEITI

'Areago. Istorioak belarrietara' euskarazko kontakizunen hirugarren lehiaketako sei lanak biltzen ditu

MIRYAM GALILEA EZKIO.

'Areago. Istorioak belarrietara kontakizunak' bigarren argitalpen ilustratua aurkeztu zen larunbatean Igartubeitin, topaketa honetan argitalpenean parte hartu duten idazle, ilustratzaile, epaimahai eta baita antolatzaileen artean ere, elkar ezagutzeko eta elkarren berri izateko aukera izan zutelarik.

Argitalpen honek Igartubeiti Baserri Museoak eta Zugarramurdiko Sorginen Museoak sustatutako 'Areago'. Istorioak belarrietara» euskarazko kontakizun hirugarren deialdira aurkeztutako kontakizunak biltzen ditu, hauek guztira sei izanik.

'Areago' ondare berrikuntza proiektua da, lenguai ezberdinen arteko erlazioaren bitartez, ondare eremuaren eta eremu artistikoaren arteko beste harreman mota batzuk aztertzen dituena.

Areagok soinu eta literatur dimentsioak landu ditu sortu zenetik, baserria eta bere ingurunea berriro bisitatzea ahalbidetzen duten soinu ibilbideen bitartez eta gonbidatutako pertsonek sortutako kontakizun ezberdinak entzunez.

Oraingo honetan Areagok, kontakizunen laburren bitartez, parte hartzea, sorkuntza prozesuak eta Igartubeitiren inguruko narratiba berriak nabarmendu nahi ditu.

«Aurkeztutako kontakizunek lantzen dituzten gaiak sinesmena, istorioa, sineskeria, gune eta pertsonaiak, kondaira eta nekazalgune eta naturguneetako zeremoniei lotutako euskal mitologia eta bere imaginarioa dira», azaltzen dute baserri museotik.

Sei kontakizun

Argitalpen hau letren eta ilustrazio munduen arteko sorkuntza elkarrizketa bat da ere, gonbidatutako hiru ilustratzaileak, Maite Caballerok, Liebana Goñik eta Agurtzane Villatek, kontakizun ezberdinen berrinterpretazio ariketa bat burutu zutelarik.

Bigarren argitalpen honetan sei kontakizun topatuko ditugu, hauen artean noski, saritutakoak kokatuz: 'Amonaren urrezko orrazia', Eztizen Agirresaroberena (1. saria); 'Ezberdintasunean berdintsu', Iñigo Legorbururena (2. saria); 'Ihes sorgindua', Ainara Elizondorena; 'Nork berea', Aitor Fernandez de Martikorenarena; 'Sorgin ehiztaria', Gorka Azkaraterena; eta 'Garazi belagilea', Txus Arrietarena.

«Kontakizunen interpretazio libre batetik abiatuz, Maite Caballerok, Liebana Goñik eta Agurtzane Villatek ilustrazioak sortu dituzte», diote Igartubeititik.

Irati Goikoetxea idazle eta bertsolari beasaindarra aritu da epaimahai lanetan. 'Andaizea' argitalpenaren egilea, blogaria eta irrati esataria ere bada Irati.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos