Komikietako pertsonaia txikiek kolorez jantzi dituzte herriko kaleak inauteri festan

Inauteriak. Herri Eskolako haur, irakasle eta gurasoak mozorrotu dira festatxoa ospatuz. /  ARGAZKIAK GANBARA
Inauteriak. Herri Eskolako haur, irakasle eta gurasoak mozorrotu dira festatxoa ospatuz. / ARGAZKIAK GANBARA

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Aurten ere Inauteri festa prestatu dute Herri Eskolakoek, eskolan bertan arratsaldeko lehenengo orduan elkartu eta guztiak elkarrekin Ezkioko Udaletxeraino joan direlarik. Aurten aukeratutako gaia «komikietako pertsonaiak» izan dugu eta bertan ikusi ahal izan ditugu, gurasoak ere animatu direlarik, kolorez jositako jantziekin poz pozik herriko txikiak.

Aurrekoetan eskolan bertan ospatu izan da jaia baina aurtengoan herrira islatu eta udaletxeko areto nagusian egin dute festa, herritarrak gonbidatuz, diskoteka eta Dj-a izan direlarik. Ederki pasatu dute!

Afaria gaur

Urtero bezala oraingoan ere Inauteri festa antolatu dute Argindegi ostatukoek, honetan hogeita hamar lagunek baino gehiagok parte hartuko dutelarik, menu berezi batez gozatuz: urdaiazpiko iberikoa, onddo beteriko hojaldrea eta txerri masailak saltsan guarnizioarekin.

Ostatukoek, herritarrak mozorrotuta joatea eskatzen dute afaria girotzeko, betetzen dutenek txupitoa doan izango dtelarik; eta gainera mozorro onenari saria emango diote, bozketa baten bitartez aukeratuz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos