Kirola, artea, hipika eta robotika landuko dira aurtengo udalekuetan

Udalekuak. Aurten ere lau astez, lau gai desberdinekin lotutako udalekuak aurrera eramango dira./DV
Udalekuak. Aurten ere lau astez, lau gai desberdinekin lotutako udalekuak aurrera eramango dira. / DV

Hilren 25ean zabalduko da udalekuen eskaintza eta uztailaren 20an amaituko da; izena emateko epea zabalik

DVITSASO.

Aurreko urtean izandako arrakasta ikusita, oraingoan ere Udalekuak antolatu ditu Itsasoko Udalak, lau astetan lau gai desberdinekin lotutako ekintzak aurrera eramango direlarik.

Ekainaren 25ean hasiko da eskaintza eta uztailaren 20ra arte aurrera eramango dira ekintzak herrian. Lau astetan zehar lau gai jorratuko dira horiekin lotura duten ekintzak aurrera eramanez. Aste bat, bi, hiru edo guztietan parte hartzeko aukera izango dute gaztetxoek, honetarako izena emateko aukera zabalik dagoelarik.

Udalekuetan bost urtetik gorako haur eta gazteek parte hartu dezakete, eta 5 urte baino gutxiago dutenek ere joan daitezke, baina arduradun baten zaintzapean.

Hilaren 25etatik 29ra bitartean «kirol anitzak eta herria ezagutzeko txangoak» aurrera eramango dira, Zerki enpresaren eskutik. Aste honetan goizeko 10:20etatik arratsaldeko 13:20ak bitartean elkartuko dira gazteak eta egingo diren ekintzak Alegia auzoko frontoian eta Ormaiztegiko igerilekuak izango dira orokorrean.

Lau aukera

Kirola
Hilaren 25tik 29ra. Kirola anitzak eta herria ezagutzeko txangoak.
Artea
Uztailaren 2tik 5era. Pott keramikaren esku.
Hipika
Uztailaren 9tik 13ra. Hipika hastapenak ingelesez Ibur Hipika klubean.
Robotika
Uztailaren 16tik 20ra. Robotika eta bideo jokoen tailerra egingo da.

Uztailaren 2tik 5era 'Udaleku artistikoak' izango ditugu, aurtengoan Pott keramikakoekin zeramika eta pintura landuko dutelarik; Itsason bertan aurrera eramango dira. Hurrengo astean, uztailaren 9tik 13ra, «Hipika hastapena» landuko dira ingelesez: zaldiaren morfologia, hurbilketa, zaintza, eta nahi duenarentzat pikaderoan lehen urratsak zaldi gainean; Ibur Hipika klubean izango da.

Azkenik, uztailaren 16tik 20ra 'Robotika eta bideo jokoen sorkuntzarako tailerra' aurrera eramango da Doplay-en eskutik, aste honetan Itsason elkartuko direlarik.

Udalekuen ordutegia goizeko 10:20etatik arratsaldeko 13:20 arte izango da kasu guztietan, saioen ordutegiak autobusarekin bat egiten dutelarik. Esate baterako, Alegian goizkeo 10:10etan eliza parean «zaintzailearekin) Itsasora igotzeko eta jaisteko arratsaldeko 13:30ean Itsasotik irtenda.

Udalekuen prezioa familia bakoitzeko partaideen araberakoa izango da. Horrela, partaide bakarra izanik 10 euro ordainduko dira aste bakoi-tzeko; bi partaidek berriz, 17'5 euro ordainduko dituzte asteko; eta hiru partaidek 22'5 euro ordainduko dituzte aste bakoitzarekiko aditzera eman dute.

Izena eman

Udalekuen inguruko informazio gehiago jasotzeko, edo ekintzetan parte hartzeko izena emateko Udaletxera deitu beharko da 943 477 790 telefono zenbakira. Izena emateko azken eguna ekainaren 20a, asteazkena, izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos