Kaikuaren jatorria mendia eta artzaintzari lotua dago

Wikipediaren arabera, kaikuaren jatorria mendia eta artzain-tzari estuki lotua dago. XX. mendearen hasieran mendizaleak erabiltzen hasi ziren, eta Espainiako Gerra Zibilean Eusko Gudarosteko batailoien gudarien ohiko jantzia ere izan zen.

Kaikua artilez eginiko jaka lodi bat da, bere inguru guztian errefortzuak dituelarik. Kolore ezberdinetakoak izan ohi dira, halere ohikoena urdin ilunak izatea da. Euskal gaiei buruzko marrazkiak izan ohi dituzte, Lauburua, Zazpiak Bat edota euskal herrialdeetako armarriak. Kaikuaren erabilera handiena Bizkaian kokatzen da. Halere, Euskal Herriko leku askotan Gabonetan, Olentzeroaren etorrerarekin batera, ohikoa da haurrek kaikua janztea. Bestalde, jai egun nabarmenetan janzten duen jende heldua ere badago. Dantza eta abesbatza taldeek ere janzten dute, bereziki txistulari taldeek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos