Jubilatuen ospakizuna hilaren 19an izango da

Ospakizuna. Herritar talde handi bat bazkaria ospatzen. / GALILEA
Ospakizuna. Herritar talde handi bat bazkaria ospatzen. / GALILEA

MIRYAM GALILEA ITSASO.

Itsasoko Udalak antolatuta, hurrengo asteko igandean, hilak 19, herriko Jubilatuen Ospakizuna aurrera eramango da, honetarako bazkari berezia eta gainontzeko ekintzak egongo direlarik.

Arratsaldeko 13:30ean Alegiako elizan meza kantatua aurrera eramango da, Atsusaingo Maria Goitia zenaren urteurrenarekin batera. Ondoren, 14:15ak inguru Aurreskua dantzatuko dute Itsasoko ostatuaren parean; eta amaitzerakoan, bazkaltzeko ordua izango da.

Bazkaria Itsasoko ostatuan aurrera eramango da, honako menuarekin: ezkur urdaiazpikoa, arrain zopa, legatz gratinatua txangurroarekin donostiar erara, isatsa saltsan, postrea eta kafea.

Bazkaria erreserbatzeko aldez aurretik Itsasoko ostatuan erosi beharko dira tiketak, 943 880 315 telefono zenbakian. Erretiratuek 16,5 euro ordainduko dituzte eta gainerakoek 32,5 euroren truke bazkalduko dute.

Fotos

Vídeos