Josteko makinaren erabilera ezagutzeko ikastaroa antolatu da

Ikastaroak. Xaboia eta ukenduak egiteko ikastaroan lanean. /  IGARTUBEITI
Ikastaroak. Xaboia eta ukenduak egiteko ikastaroan lanean. / IGARTUBEITI

GALILEA ITSASO.

Herritarren jakituriaz baliatu edota hauen jakin-minaz bultzatuta, ugariak dira herrian aurrera eramaten diren ikastaroak, hauetako azkena gaur egun osoan zehar aurrera eramango delarik, josteko makinaren erabilera hobeto ezagutzeko aukera herritarrei luzatuz.

Xaboiak eta ukenduak nola egiten diren ikasi edo isatsarekin erra-tzak egin izan dituzte itsasoarrak herrian aurrera eraman diren azken ikastaroetan. Herritarrak eta inguruko herrietako interesdun batzuk ere bildu eta batzuen jakituriaz abiatuta tradizioak mantendu eta produktu naturalak egiten ikasi dute, besteak beste.

Oraingoan josteko makinaren erabilerari buruzko ikastaroa antola-tzea erabaki da, aurreko egunetan izena emateko aukera izanik, gaur goizean eta arratsaldean aurrera eramango delarik.

Helburuak

Guztira hamar herritarrek parte hartuko dute ikastaro honetan, gaur goizeko 10:00etan Alegiako elkartean bildu eta 13:00ak arte ikasten eta praktikatzen arituko direlarik; arratsaldean jarraituko dute martxa 14:00etatik 17:00ak bitartean. Oraingoan, josteko makinatan aditua den Sebastian Quintanilla izango da irakaslea.

Ikastaro honen helburuak ondorengoak dira: josteko makinaren konponketa eta mantenua egiten ikasi; piezen funtzioen ezagutza; pieza muntaia; eta josteko trukoak, hauen artean hari motak edo orra-tzaren doitzea, besteak beste.

Ikastaroaren prezioa hamar eurokoa izan da eta parte hartzaileek material desberdinak eramango dituzten bertan ikasitakoa praktikatu ahal izateko: boligrafoa eta papera apunteak hartzeko; hari desberdinak, orratzak eta oihal zatiak praktikatzeko; eta azkenik, josteko makina eramatea ere gomendagarria izango litzateke, norberak bereari ahalik eta etekin handiena atera-tzen ikasi ahal izateko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos