Jose Inazio Aldasororen oroimenezko meza hilak 17an

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ITSASO.

Jose Inazio Aldasoro albaitaria 56 urterekin Ormaiztegin martxoaren 20an hil zen eta haren oroimenezko meza antolatu dute alegiarrek Itsasoko Alegia auzoan, hilaren 17an, goizeko 11:00etan.

Herritarrek diotenez, Jose Inazio Aldasorekin Itsaso eta Alegiako baserri askok lotura handia urte askotan zehar izan zuten eta, horrez gain, Alegiako Zelaiondo Elkartean kide zuten eta Alegiako Madalenatan jaien batzordean ere konpromiso eta ilusio handiz lan egiten zuen.

«Guzti horrengatik, geure herriarekin zuen loturagatik, bere familiak bertakoen eskertza jasotzea eta elkartasuna adieraztea nahi dugu», diote. Inguruetako lagun eta ezagunei parte-hartzera gonbidatzen diete.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos