«Iturriko ura garrantzi eta espiritualtasun handikoa da»

Iturria. Aterpearen ondoan kokatuta dago gaur egun iturria. / GALILEA
Iturria. Aterpearen ondoan kokatuta dago gaur egun iturria. / GALILEA

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Anduaga zelaian kokatuta dagoen Ama Birjinaren aterpea txukundu eta garbi mantentzeaz arduratzen da egunero Sabino Legarda-Ereño, bere kabuz eta horrela sentitzen duelako egiten du lan hau eta honetaz gain Ezkioko Ama Birjinaren inguruan azaltzen diren istorio, datu eta publikazio guztiak ere bilatzen eta aztertzen saiatzen da, aurkitutako azkena uraren garrantziaren ingurukoa izan delarik.

Masaru Emoto ikertzaile japoniarrak hamar urte baino gehiago eman ditu uraren kualitate sendatzaileak eta espiritualtasuna ikertzen eta lan honen zati bat 'Las fuentes del corazón' liburuan bilakatu zuen orain dela urte batzuk, bertan estatuko iturri sendagarrien gida osatu duelarik. Liburu honetan izendatzen diren iturrien artean Ezkioko Ama Birjina azaldu zen tokiaren ura ere aztertzen da, honen garrantzia goraipatuz. «Argitaratze hau ezagutu berri dut orain dela gutxi eta honek Ezkioko agerraldiak beste ikuspuntu batetik aztertzen ditu, uraren ikuspuntutik, aldi berean egiatasuna emanez; ikertzaile ospetsu baten azterlanak dira», azaltzen du Legarda-Ereñok.

Liburuan Ama Birjinaren agerraldiaren inguruko bi istorio aipatzen dira. Alde batetik Antonio Amundarain apaizaren azterketen aipamen bat ikusi dezakegu, honek dionaren arabera agerraldien egun haietan, Ama Birjina ikusi zuten bi haurrak aztertu ondoren, hauek sano zeudela aitortzen duena. «Uraren garrantzia hasieratik ikusten da. Andresito uraren bila doa pitxarra eskuetan duela, eta bere arreba Ezkiotik jaisten zen momentu hartan esnearekin; elkartzen direnean agertzen da Ama Birijinia», dio Lergarda-Ereñok.

Bestetik, militar batzuei gertatutako istorioa ere aipatzen da liburuan. Diotenez, maniobratan zebiltzan Anduaga zelai inguruan eta militar batek agerraldietaz barre egin zuen. Istorioak kontatzen duenez, bertan zeuden guztiek ur gardena eta freskoa edan zuten iturritik baina bera kantinplora betetzen saiatu zen bakoitzean lokatzez betetako urarekin topatu zen; saio bat baino gehiago egin zuen baina azkenean ur zikin hura edan behar izan zuen.

Urte asko dira Ama Birjinaren agerraldiak gertatu ziren lekuan iturria dagoela. «Amigos de San Migel Arcangel taldeko kideak arduratu ziren bertan iturria jartzeaz, lehenengo aterpea zegoen lekuan; haiek eman zituzten pauso guztiak. Urteak aurrera egin ahala eta aterpe berria eraiki ondoren AHTko obrak hasi zirenean, ur-andela berritzeaz arduratu ziren AHT-koak; zazpi hilabeteetan lanak egiten aritu ziren eta tarte horretan iturria urik gabe egon zen», azaltzen du Legarda-Ereñok.

Gaur egun Anduaga Zelaian dugu Ama Birjinaren aterpe estalia, honen ondean iturria kokatzen delarik, bertaratzen diren guztiek ura izan dezaten. «Ur honen garrantzia eta espiritualtasuna dela medio, nire gomendioa honakoa da: otoitzarekin bat egitea eta ura erritual honen parte izatea, oso garrantzitsua delako; kontsumorako erabili ez izatea».

Fotos

Vídeos