Intxurreko Zubiria eta Irazustabarrena, finalean

GOIKOETXEA ALEGIA.

Gipuzkoako pilota txapelketako finala jokatuko du igandean Intxurreko nagusien lehen mailako bikoteak: Xabier Zubiriak eta Aratz Irazustabarrenak osaturiko bikoteak Azpeitiko Ilunpe taldeko bikotea izango du aurkari igandean 11:00etan Zumarragan jokatuko den finalean.

Hernaniko bikotea kanporatu zuten finalerdietan 22-10 irabazita eta, finalerako txartela lor-tzearekin batera, Ohorezko Mailarako igoera ere lortu dute. Lehen aldiz izango du Intxurrek maila horretan ordezkaritza.

Gaur sei eskuz binakako partida jokatuko dira Alegiako Elorri pilotalekuan 18:30ean. Alebinek LAPKEko bi bikote eta Txapagaineko bat izango dituzte aurkari; eta infantiletan Ormaiztegiko, Zazpi Iturriko eta LAPKEko bikoteak izango dira Intxurrekoen aurkariak.

Fotos

Vídeos