Intur Azokan Urola Garaiako turismo eskaintza

Intur. Gure bailarako eskaintza Valladolideko azokan. /  TURISMOA
Intur. Gure bailarako eskaintza Valladolideko azokan. / TURISMOA

MIRYAM GALILEA ALTO UROLA.

Aurreko urtetan bezala, oraingoan ere Urola Garaiako turismo eskaintza zabala Intur Azokan izango da (Valladolid), azaroaren 23tik 27ra bitartean.

XXI. edizio honetan barnealdeko turismoa izango da berriro protagonista, 750 enpresa ezberdinek, 1000 stand inguruk eta ekintza ugarik lau egunetako programa osatuko dutelarik. Lehenengo bi egunak turismo sektoreko profesionalei egongo da zuzenduta eta asteburuan berriz, era guztietako publikoa izango dugu Gipuzkoako barnealdea ezagutzeko gogoakin; gastronomia, mendi ibilbideak, nekazalturismoak, hiru templuen ibilbidea... Iaz 45000 bisitari baino gehiago jaso zituzten.

Gainera, aurten, nazioarte mailako eta nazioarteko hiztunek turismo iraunkorraren inguruko nazioarteko konferentzia egingo dute iraunkortasunari buruz hitz egingo delarik, bertan abantaila eta aukera barnealdeko turismoarentzat azalduko dutelarik gai garrantzitsu bezela», azaltzen du Edurne Etxeberria Urola Garaiako Turismo teknikariak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos