Inbertsioetara 277.000 euro inguru zuzenduko ditu aurten Udalak

Inbertsioetara 277.000 euro inguru zuzenduko ditu aurten Udalak

Medikuaren etxe zaharreko proiektua eta pilotalekua berritzea dira nagusi |

DV EZKIO.

Azken Udal Osoko Bilkuran jorratutako gaien artean 2018ko Aurrekontu Orokorra kokatu zelarik, honen arabera aurten Ezkion inbertsiotarako 277.104,51 euro zuzenduko direlarik obra, berrikuntza eta proiektu berriak medio.

Azken bilkuratik aurrera alkatetzak eman dituen dekretuen berri eman eta hauek aho batez onartu ondoren, 2018ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorra, Udal Plantilla Organikoa eta Lanpostuen zerrendari dagokion espedientea hasierako izaeraz onartzeari ekin zioten.

Martin Iparragirre idazkariaren esanetan, gastuak eta sarrerak kontutan izanik Ezkioko 2018ko Aurrekontu osoa 996.198,51 eurokoa da, kopuru honetatik inbertsioetarako 277.104.51 euro zuzenduko direlarik. Atal honen barruan ugariak izango dira lanak, inbertsio nagusienak ondorengoak izango direlarik: herriko gune desberdinetan kokatuko diren desfibriladoreen erostea, guztira hiru izanik; artxibo berriaren egokitzea; medikuaren etxe zaharrerako proiektuaren erredakzioa, «orain proiektua idatziko dute eta horren erabera eta eskaintzen dituen aukerak baloratu ondoren erabilera zehaztuko da», azaltzen du Iparragire idazkariak; landabideak egokitzeko egin beharreko lan desberdinak; Ezkiori buruzko «Ezkio Eusko Folkloren» liburua editatu eta argitaratzea; edo Ezkioko kaskoaren pilotalekuaren inguruko proiektua. «Dirulaguntza bat dago pilotalekuan berrikuntza batzuk egiteko eta aurtengo aurrekontuaren barruan proiektua idatzi egingo da; bertako berrikuntza obrak 2019an egingo dira», azaltzen du idazkariak. Berrikuntza eta proiektu hauetaz aparte, txikiagoak diren beste batzuk ere aurrera eramango dira aurrekontu horren barruan, adibidez, makinaria erosketa, eskola ondoko kirol kantxa berrirako materiala, edo web berrian aplikazio berriak.

Jai egunak

Jaiegun egutegi ofiziala osatzeko jai egun lokalak onartu zituzten azken bilkuran ere: maiatzak 8 asteartea, San Migel; eta ekainak 29 ostirala, San Pedro.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos