Inauteriak ospatzeko afari berezia Argindegin

Mozorrotuta. Eguna girotzeko mozorrotuta joan. /  ARGINDEGI
Mozorrotuta. Eguna girotzeko mozorrotuta joan. / ARGINDEGI

Otsailaren 9an izango da eta mozorrotuta joatea eskatzen dute

GALILEA EZKIO.

Argindegi ostatuak bultzaturik, aurten ere festa giroa bueltatuko da Ezkiora inauterietan. Oraingoan ere ez dute uko egingo eta otsailaren 9rako, ostirala, afaria eta festatxoa prestatu dute ospatzeko.

Arratsaldean ostatuan bildu, mozorroturik bada askoz hobe, eta afarirako elkartuko dira herritarrak, menu berezia egongo delarik, nahiz eta oraindik hau zehaztu gabe dagoen. Helduek 23 euro ordainduko dituzte eta gaztetxoek (18 urtetik beherakoek), 10 euro afariagatik.

Aurten ere mozorrotuta joan eta afaria girotzea eskatzen dute Argindegi ostatukoek, txupitoa doan eskainiz; eta gainera mozorro onenari saria emango diote, bozketa baten bitartez auekratuz. Afarirako tiketak ostatuan erosi ahalko dira otsailaren 7ra arte (943 72 02 67).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos