Ikasturte berria atzo hasi zen Herri Eskolan

Festa. Ikasturteari amaiera emateko festa txikia.
Festa. Ikasturteari amaiera emateko festa txikia. / GALILEA

Bigarren solairua estreinatuko dute haurrek ikasturte honetan; kirol kantxa eta parkea ere berriak dira

GALILEA EZKIO.

Luzeak izan dira udako oporrak Ezkioko txikientzat baina berriro ere eskolara bueltatzeko garaia iritsi zaie, lehenengo eguna atzo izan zelarik.

Gogoekin gehienak, lagunak ikusteko irrikitan eta ederki pasatzeko prest hasi dute ikasturte berria herriko haurrek, momentuz klaseak goizez bakarrik izango dituztelarik, berriro, poliki poliki ohitzeko; goizez eta arratsaldez urriaren 2an hasiko dira.

«Eskola ezagutzen dute, baina aurten bigarren solairua estreinatuko dute nagusiek, bertan lehen hezkuntzako gelak kokatuz. Solairu berri hau, kanpoko parke berria eta kirol kantxarekin batera ekainean inauguratu zuten eta orain estreinatzeko garaia iritsi da, honek gela handiak, zabalak eta argitsuak dituelarik: espazioak poliki poliki osatu eta hornitzen joango gara, presarik gabe eta haurren beharren arabera», azaltzen zuen Simone Begiristain irakasleak inaugurazioan.

Temas

Ezkio

Fotos

Vídeos