'Igartubeitiren xarma zineman irudikatua' erakusketa abian

Handia . Igartubeitin grabatu ziren eszena batzuk.
/DAVID HERRANZ
Handia . Igartubeitin grabatu ziren eszena batzuk. / DAVID HERRANZ

Erakusketa bihar zabalduko da eta abuztuaren 31ra arte egongo da ikusgai Interpretazio zentroan

DV EZKIO.

Maiatzaren 5etik 10era bitartean 'Handia' filmaren zentrua izan zen Igartubeiti, egun horietan baserrian eszena desberdinak grabatzen egon zirelarik, sari ugari jaso berri dituen filma hau osatzen lagunduz. Eta zinemaren parte izan den gure baserriaren inguruko erakusketa bihar jarriko da abian, abuztuaren 31ra arte ikusgai egongo dena, 'Igartubeitiren xarme zineman irudikatua' izenburupean.

Igartubeiti Baserri Museoak tokia eskaini dio 'Handia' filmari, XVI. mendeko dolare baserri zaharra zineko eszenatoki bihurtuz. «Baserri honek adierazten duenak, teilatupe berean jaso ditu behin errealitate izan zena eta gaur fikzioaren bitartez biziberritu dena. Beste behin, ondarearen bitartez gaur egungo gizarteaz hausnartzeko aukera dugu iraganetik abiatuz etorkizunera begira», diote Igartubeititik.

«Handiz idatziriko euskal historia,milaka istorio txikik osatzen dute. Istorio txiki hauek, aldi berean izen eta abizen dituzten ilusio, helburu, neke, bizipen, zailtasun, eta garaipenen uzta dira. Batzuetan garaiko testuinguruarekin tentsioan. Hau litzateke Handia filmaren ardatza. Altzoko Miguel Joaquin Eleizegi Handia-ren historia txikia», diote.

Ordutegia

Igartubeitiko ordutegia ondorengoa da: asteartetik larunbatera goizez eta arratsaldez, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Igandeetan, 10:00etatik 14:00etara da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos