Igartubeitiko XV. Barrikote festa ekintza anitzekin dator larunbatean

Barrikotea. Aurten XV. festa ospatzen da, egun osoko egitarauarekin.
/GALILEA
Barrikotea. Aurten XV. festa ospatzen da, egun osoko egitarauarekin. / GALILEA

Haurrentzako tailerrak, bisita gidatu berezia, bertso saioa, bertako produktuen dastaketa, eta nola ez, barrikotea

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Sagardo Astean zehar, urrian, Igartubeitiko dolarean egindako sagardoa prest dago eta urtero bezala kupelak ireki eta hau dastatzeko festa antolatu dute baserrian, larunbatean egun osoan zehar hau ospatzeko ekintzak aurrera eramango direlarik.

Hilaren 17an, larunbata, eguerdiko 12:00tan barrikote festari hasiera emango zaio Igartubeiti baserri museoan. Publiko guztiari zuzendutako formatu anitzeko jarduerak antolatu dira aurten, egun osoan zehar: bisita gidatua, haurrentzako tailerrak, bertso saioa, trikitilariak, sagardo dastaketa edota zozketak, besteak beste.

Goizean. 12
00etan haurren-tzako artiletik harira tailerra; 12:30ean bisita gidatu berezia, Maider Zubikarai, Andrea Goñi eta Nekane Tomasena eskainia.
Arratsaldean. 16
30ean, Nerea Elustondo eta Maialen Akizu bertsolarien saioa; 18:00etatik aurrera Barrikotea.

Aurten XV. edizioa ospatzen da Ezkioko Igartubeiti Baserri museoan. «Barrikote festa ziklo oso baten emaitza da, prozesu luze baten azken uzta, Igartubeitiko sagardoa dastatzeko eguna. Hori dela eta, egun osoan zehar jarduera desberdinak antolatu dira jardunaldi gastrokultural hau ospatzeko», azaltzen dute Igartubeititik.

Egitaraua

Larunbatean eguerdiko 12:00tan hasi eta arratsalderarte ekintzez jositako egitaraua prestatu dute Igartubeitikoek. Eguerdian, lehenengo ekintza gisa, haurrentzako 'Artiletik harira' tailerra eskainiko du Sandra Clivillé artisauak. Deskubrimendu eta sormen tailer honetan, haurrek artile garbia kardatu eta haria egingo dute.

Ondoren, 12:30ean, Baserritik mundura elkarteko Maider Zubikarai agronomoak, Andrea Goñi albaitariak eta Nekane Tomasena nekazariak, ordubeteko bisita gidatu berezia eskainiko dute Igartubeiti baserrian zehar, emakume baserritarrek egiten zituzten lanak nabarmenduz, pasa den martxoaren 8an Emakumeen Eguna izan zela eta.

Edizio honetan ere bazkariaz gozatzeko aukera egongo da, 14:00ak aldera , helduentzako zein umeentzako menuarekin: zopa, haragia saltsan eta pantxineta.

Eta bazkaldu ondoren, 16:30tan, Nerea Elustondo eta Maialen Akizu bertsolariek ordubeteko bertso saioa eskainiko dute baserrian. Gai-jartzaile lanetan Eresti Oiarbide arituko da. Emanaldian zehar, emakumeek baserrian izan duten presentziari lekua eskainiko zaio, garai zein egoera ezberdinetan bizi izan diren emakumeek burututako lanari esker ona adieraziz. Bertso saioa ospatzen den bitartean, haurrek irudimena erabiliz, hitzekin jolas egingo dute Mihiluze tailerrean.

Eta eguna borobiltzeko, azken ekintza, Barrikotea bera izango da arratsaldeko 18:00etan irekiko delarik, Zumarragako trikitilariek zuzenduta. Sagardoa, gazta eta Bertatik Bertara produktuen dastaketa izango da honetan. «Ospakizun hau, prozesu luze baten, ziklo baten emaitza da. Sagardoa dastatu aurretik lan ezberdinak burutu behar izan dira, besteak beste, sagarrondoak zaindu, sagar uzta bildu, dolarean zanpatu eta muztioa kupeletan irakin», gogoratzen dut Igartubeititik.

Bertatik Bertarako bi saskien zozketa ere burutuko da bertaratutakoen artean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos