Igartubeiti Baserri Museoak %40ko gorakada izan du bisitarien kopuruan abuztuan

Ezkioko baserri museoa/Uggasa
Ezkioko baserri museoa / Uggasa

'Haria galtzen' erakusketa eta zentzumen ezberdinetara zuzenduta martxan jarritako esperientziak izan dira bisitarien hazkundea eragin dutenak

DVDonostia

Igartubeiti Baserri Museoak %40 bisitari gehiago izan ditu aurtengo abuztuan, iazko hilabete berarekin alderatuz. 'Haria galtzen' aldi baterako erakusketa eta zentzumen ezberdinetara zuzenduta martxan jarritako esperientziak izan dira bisitarien hazkundea eragin dutenak.

Horrela, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, bisitariek bertako produktu enogastronomikoak dastatu dituzte, xaboiak egiten gozatu dute eta baratze ekologikoaren zaintzan lagundu dute, lurra lantzen, ereiten eta barazki ezberdinak landatzen.

Bisitarien jatorriari dagokionez, aipatzekoa da Espainiako Estatuko turisten hazkundea, tartean katalanak, valentziarrak eta madrildarrak nagusituz. Beste herrialdeetako turistak ere gehiago izan dira aurtengo udan, Argentinatik, Alemaniatik eta Frantziatik heldutakoak nabarmenduz.

Txangozaleak, hau da, gertuko eskualde eta lurraldeetatik heldurikoak, senideek edo lagunek gomendatuta hurbildu dira museora. Irratian egindako kanpainak eragina izan du mota honetako publikoaren presentzian. Turisten kasuan, landetxeetako eta hoteletako jabeak izan dira Igartubeitiko informazioa eskaini dietenak, eta turismo bulegoetan ere eman da. Zentzu honetan udako liburuxken hedapen kanpaina "eraginkorra" izan dela baieztatu dute.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos