Igandean 40 lagun baino gehiago elkartuko dira

Mandubin. Aurreko urtean Bentan ospatu zuten bazkaria. / GALILEA
Mandubin. Aurreko urtean Bentan ospatu zuten bazkaria. / GALILEA

Ezkioko San Migel elizan meza eta jarraian Argindegi ostatuan bazkalduko dute

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Urtero dute herriko adinduek hitzordua, animatzen diren edozein adineko herritarrek ere parte hartzeko aukera dutelarik, guztiak elkartu eta egun ederraz goza-tzeko aukera eskaintzen dielarik Udalak: meza, gustuko bazkari berezia eta lagunartean solasaldian ezin hobeto egoteko egun bikaina.

Ezkioko Udalak antolatuta, urriaren 29an igande honetan izango da aurten, adinekoekin elkartasunez, Herri Bazkaria ospatzeko aukeratutako eguna; izena emateko epea amaituta, aurtengo honetan zehazki 41 lagunek parte hartzuko dutelarik.

Herriko auzoak txandakatuz, bertako jatetxe eta elizetan aurrera eramaten dira urtez urte ospakizunak, eta oraingoan Ezkion izango dute festa: 12:30ean elkartuko dira Ezkioko Migel Deunaren parrokian meza ospatzeko eta hau amaitzerakoan Argindegi ostatuan izango da aurtengo bazkari berezia.

Fotos

Vídeos