Igandean izango da Erniopeko XI. mendi martxa

NÚÑEZ ALBIZTUR.

Erniozaleak elkarteak hamaikagarren aldiz antolatuko du bihar igandean, Erniopeko mendi martxa. Hernio mendiaren inguruan dauden zortzi herriak zeharkatzen dituen ibilaldiak Albiztur izango du aurten irteera eta helmuga puntua.

Martxak bi ibilbide ditu, Albizturtik aterata. Ibilbide luzeak 48 kilometro ditu eta parte hartzaileek Bidania, Errezil, Aia, Asteasu, Larraul, Alkiza eta Hernialde igaroko dituzte Albizturrera itzuli baino lehen.

Ibilbide laburra, aldiz, 26,5 kilometrokoa izango da eta partaideek Bidania, Errezildik barrena Hernioko tontorraren ondotik igaroz Alkizara joango dira eta bertatik ibilbidearen azken zatia luzearen berdina izango da.

Martxa luzeko parte hartzaileak goizeko 6:00etan izango dute irteera ordua eta ibilbide mo-tzekoek 8:00etan. Antolakuntzak ibilbidean zehar sei postu jarriko ditu edariarekin eta lau jatekoarekin.

Amaiera arratsaldeko 18:00ak aldera dago aurreikusita eta orduan oparien zozketa egingo da parte hartzaile guztien artean herriko plazan.

Erniopeko martxa honetan parte hartzeko 10 euro ordaindu beharko dira. Izen-ematea www.erniozaleak.org webgunean egin beharko da. Martxaren egun berean ere izen eman ahal izango dute parte hartzaileek irteera bakoitza baina lehenago.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos