Iburreko zaldiak Kabalgatako parte garrantzitsua

Heraldoa. Kalez kale Kabalgataren etorreraren berri emanez. /  IBUR
Heraldoa. Kalez kale Kabalgataren etorreraren berri emanez. / IBUR

MIRYAM GALILEA ITSASO.

Aurten ere Ormaiztegiko kaleak zeharkatu dituzte Ibur Hipika Klubeko zaldiek, eguerdian Heraldoa eta arratsaldean Erregeen Kabalgataren parte izan zirelarik maiestateak beraien gainean eramanez.

Ederrak, euren zurdak kontu handiz apaindutak agertu ziren lanera arratsaldeko lehenengo orduan. Ormaiztegiko Errege Kabalgatan parte hartzen dutela urteak dira, lehenengo eginkizuna Heraldoa delarik: kalez kale Kabalgataren etorreraren berri ematen diete herritar guztiei.

Hau amaitu eta atseden pixkat bat egin ondoren indarrak berri-tzeko, arratsaldean berriro doaz lanera, oraingoan Erregeak gainean dituztela Kabalagataren parte garrantzitsu bilakatzen delarik beraien lana. Ederki aritu dira oraingoan ere, opariak etxe guztietara iritsi daitezela arduratuz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos