Hurrengo ikasturteari begira, euskara ikastaroen eskaintza

Udaletxea. Hurrengo urtean euskara ikastaroak antolatzeko Udaletxera deitu behar da. /  DV
Udaletxea. Hurrengo urtean euskara ikastaroak antolatzeko Udaletxera deitu behar da. / DV

Izena emateko udaletxera deitu beharko da 943 477 790 edo udala@itsaso.eus helbidera idatzi

DV ITSASO.

Itsasoko Udalak Euskararen ezagutza areagotu nahi dutenentzat ikastaroak antolatu nahi ditu 2018-2019 ikasturtera begira eta hau antolatu ahal izateko interesdunen izen-ematea eskatzen dute.

Ikastaroak urritik maiatza bitartean aurrera eramango lirateke eta egunak eta ordutegia beharren arabera zehaztuko dira. Hau dela eta, lehenik eta behin, antolaketa bideratzen hasi aurretik, herritarren interesen berri jakin nahi dute Udalekoek eta horretarako izena ematea eskatzen dute, aldi berean ere galdera batzuei erantzunez: «zein taldetan emango zenuke izena?», «ahoz nahiz idatziz oinarrizko maila lortu», «ahozko komunikazioa areagotu», «EGA edo baliokidea den tituluren bat lortu», «zein asteko egun datorkizu egokien?», «zein ordutegiarekin?»

Izena emateko Itsasoko Udaletxera deitu beharko da 943 477 790 telefono zenbakira edo udala@itsaso.eus helbidera idatzi. Aldi berean ere etxeetan banatu den orria bete eta Itsasoko Udaletxeko edo Alegiako elizatariko buzoietan uzteko aukera ere badago.

Izena emateko epea datorren ostira, hilaren 18an, amaituko dela aditzera eman dute.

Erretaula

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Sailetik, San Bartolome elizako Erretaulari buruzko ikerketa lana (Etxeberria Goñi Artean doktoreak egina), Donostiako Koldo Mitxelena Aretoan aurkeztu zuten atzo arratsaldean, ekitaldira 35 itsasoar baino gehiago gerturatu zirelarik, honetarako antolatutako autobusa erabiliz.

«Ekitaldi honek elizako Erretaularen egileak izan ziren Juan de Lizarazu eta Tomas de Oñateren balio artistikoa aitortzea dakar eta dagokion oihartzuna eskaintzea», azaltzen zuten Itsasoko Komunikazio batzordetik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos