Hondakinak aprobetxatu eta lurra zaintzeko konpostagailua baratzean

Konpostagailua. Hondakin organikoak botatzeko eraikia. /  IGATRUBEITI
Konpostagailua. Hondakin organikoak botatzeko eraikia. / IGATRUBEITI

Jakoba Errekondoren aholkuak jarraituz fruitu ederrak lortu dituzte Igartubeitikoek baserri pareko baratzean

MIRYM GALILEA EZKIO.

Denbora bada Igartubeitikoek baserri pareko baratzea lan-tzen hasi zirela. Poliki poliki eta Jakoba Errekondoren aholkuak jarraituz fruitu ederrak lortu dituzte. Hilabetero baratzearen aldaketak zeintzuk izan diren eta gertatuko direnak ere azaltzen dizkigute, honetaz gain Jakoba Errekondok baratzea zaintzeko egin beharrekoak izendatzen dituelarik.

Abenduarekin batera iritsiko da negu sasoia, zehazki, abenduak 21, egutegiaren arabera. «Hala ere baserria prest egon behar du neguari aurre egiteko. Negua, hotzarekin lotzen dugu ezbairik gabe, baina hortik haratago gure kultur-historia eta ondarearen zenbait misterio eta sinesmen gordetzen ditu, asko eta asko, 'xelebrea' badirudi ere argiarekin lotuta daudenak, 'Egun-Berriaren' (Eguberri), adierazle», azaltzen dute Igartubeititik.

Hilabete honetan honako landaketak egin ditzakegu baratzean: marrubia, tipula, eskarola, azalorea, baratxuria, ilarra... Baratzeak neguan ez du lan askorik emango, egin beharreko lan handienak aurrez egin izan badira behintzat. Izan ere, azken landaketak egin ondoren, negu sasoian lurrari modu batean edo bestean deskantsua eman behar zaio, udaberria datorrenerako indarberritu dadin.

«Hala ere, urteko azken landaketei dagokienean, Igartubeitin tipulina landatu dugu. Tipularen familiakoa, bere propietate berberak ditu, baina dosi txikiagoetan, eta jateko garaian ere xamurragoa da zaporez», diote. Bestetik, garai honetan, bada landatu edo erein daitekeen beste landare bat, ilarra. Duela mila urtetik kontsumitu izan da Europan, eta gaur egun tamaina ezberdineko ilar-landareak aurki ditzazkegu, txikiak, luzexkak, ertainak...

Konposta

Baratzeko lana ez da soilik landa-tzea eta uzta jasotzea. «Hori dela eta gure inguruko elementuen berri jakitea ezinbestekoa dugu, nekazariek eta baserritarrek egin izan duten naturaren behaketa alegia, ingurunea zein garaitan dagoen jakiteko. Eta horien artean lurra dugu. Izan ere, neguak ez dio soilik gizakiari edo animaliei eragiten, baita lurrari ere, eta izaki bizidun bat denez, honek ere bere zaintza behar du. Horregatik, lurra bera osasuntsu egotea lortu behar dugu», azaltzen dute baserritik.

Negua, urte sasoi berezia da lurrarentzat, hoztu egiten baita, eta horregatik goxo zaindu beharko dugu udaberrian sasoi betez egon dadin. «Langintza horretan, Igartubeitin konpostagailu berria eraiki dugu, baratzean eta inguruan sortu dugun hondakin organikoa berrerabili eta lurrarentzako ongarri bilakatzeko», diote.

Bi fasetako edo bi zatitako konpostagailu txiki bat eraiki dute, bara-tzearen albo batean kokatu dutelarik. Lehenengo zati bat beteko dute, azpialdetik hondakinak ongi desegiten joan daitezen. Hau lortzen dutenean, bigarren zatia betetzen hasiko dira, bestea pixkanaka bara-tzean zabaltzeko utziz. Honela, lurrari behar duen elikagaiak emango dizkiote, ondoren landareak ornitzeko mineral bilakatuko dena.

Baratzea zaindu

Hilabete hau hasi berria, Jakoba Errekondok aholku batzuk luza- tzen ditu oraingoan ere, gure ingurunea eta baratzeak zaindu eta azken hauek etekin handia izan dezaten.

Abenduak dakarren hotza dela, baratzean landatuta ditugun landareak estalkiren batekin babestu beharko dira, izotzak erabat izorratu ez ditzan. Aldi berean, loreon-tzietan dauden landareak babesera eraman beharko dira, estalpe azpiren batera.

Baratzeari dagokionez ere lan desberdinak burutu beharko dira hilabete honetan: belarrak kendu eta tarteka lurra arrotu aitzurrarekin, urak errazago zirkula dezan, adibidez.

«Fruta arboletan ustelduta geratu diren fruituak kendu eta erre beharko ditugu, bestela neguan gaitza zuhaitzean geratzen da eta udaberrian erasoko dio», azaltzen du Jakoba Errekondo adituak.

Lurra lehorra badago, kendutako zenbait belar txar bertan utziko dira lurra goxatzeko eta hezetzeko. Lurra babestu eta deskantsatzen utzi behar da; landatu gabeko lurrak simaurrez estali, beldurrik gabe.

«Uzta handiak biltzeko azken txanpa dugu orain: artoa, babarruna... Eta hazitarako utzi ditugun fruituak ongi zabaldu eta lehortzen utzi beharko ditugu», dio Errekondok. Eta neguko zenbait lora landatzeko garaia ere bada: lilipa, nartzisoa, irisa... eta ongarri berdea ereiteko garaia (oloa, zekalea...).

«Hostoa galtzen ez duten zuhaitz eta zuhaixkak landatzeko azken aukera dugu orain; aproposena ilbeheran (gorostia, erramua, ezpela...)», azaltzen du Jakoba Errekondo adituak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos