Borrar

Hilaren bukaerarako Pasaiara egun pasa antolatu dute Ezkion

MIRYAM GALILEA

EZKIO.

Domingo, 17 de septiembre 2017, 00:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urtean zehar txango desberdinak antolatzen dira herrian eta hauetako bat irailaren 28an aurrera eramango da, Pasaiara egun pasa eginez. Ezkioko Udalak antolatuta, goizeko 9:00etan udaletxean elkartu eta Pasaiako bidea hartuko dute herritarrek irailaren 28an, osteguna. Egun honetan, Albaola Itsas Kultur Faktoriara bisita gidatua egingo da, txalupaz Donibanera pasa eta Ontziola jatetxean ospatuko da bazkaria (25 euroko prezioan). Bazkalostean paseotxo bat egingo dute, ondoren berriro ere txalupaz San Pedrotra pasa eta etxerako bidea hartuko dute.

Egun ederra antolatu dute Udalekoek oraingoan ere eta bertan parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera dute dagoeneko, irailaren 20ean epea amaituz. Honetarako udaletxera deitu (943 72 13 03)

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios