Herritarren parte-hartzeari bultzada izan da gehien azpimarratzekoa

Parte hartzea. Ekintza ugari eta parte hartze sendoa aurten. / GALILEA
Parte hartzea. Ekintza ugari eta parte hartze sendoa aurten. / GALILEA

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Herri benetan bizia da Ezkio eta aurten bereziki parte hartzea eta inplikazioa izan dira aipatzekoak. Ekintza ugari aurrera eramaten dira Udalak, Yartu kultura elkarteak, EzkiON, Ganbara edo Igartubeiti baserri museoak antolatuta, bai bertako eta baita kanpoko jendeak ere parte hartu dezan.

Guztiak bat eginik aurrera egiten dute ekintzek, hauetako asko eskolako haurren inguruan jaio direlarik. Hor dago herriaren etorkizuna eta benetan zainduak daude hauek: eskolako bigarren solairuko obra, kirol kantxa berria, tailerrak eta ekintzak, ikastaroak, Olentzero eta Mari Domingi, Korrika, Mendi martxak... Herria geroz eta indartsuago dago, ezkiotarrek ematen baitiote bizia. Urte berri on!

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos