Herritarrek Yarturen inguruan egindako balorazioa oso ona izan da

Sorrera. Yartu Kultura Elkartearen sorreran bildutako herritar taldea. /  YARTU
Sorrera. Yartu Kultura Elkartearen sorreran bildutako herritar taldea. / YARTU

Elkartearen hurrengo bilera urtarrilaren 12an arratsaldez izango da, ateak herritar guztiei zabalik daudelarik

MIRYAM GALILEA EZKIO.

1999. urteko otsailaren 28an sortu zen orduan Ezkio-Itsasoko Yartu Kultur aElkartea, gaur egun ere Ezkio, Itsaso eta Gabiriako kideek osatzen dutelarik, eta urte hauetan guztietan zehar lanean fin eta gogoz aritu da. Ekintza ugari antolatu izan dira orain arte eta urtero finkoak diren asko ere baditugu. Hauek guztiak baloratzeko eta herritarren iritzia jaso ahal izateko inkesta bat helarazi zieten Ezkioko etxe guztietako 16 urtetik gorakoei, hauen emaitzak jasota, balorazioa aipagarria izan delarik.

Yartu kultura elkarteko kideak bolondres lana egiten duten herritarrak dira, herrian eta herriaren-tzako zerbait egin nahi dutenak eta Ezkiori bizia ematen diotenak. Urteak pasa ahala ekintza finkoetaz aparte, eskainitakoak areagotuz joan dira eta hauen guztien balorazioa jakiteko luzatu diete herritarrei zortzi galderetako inkesta.

Herrian guztira 350 inkesta banatu dira, hamasei urtetik gorako bizilagun guztiei, eta %10ak eran- tzun dute; 30-45 eta 60 urtetik gorakoek erantzun dute gehien. Balorazio orokorra 8,04 puntukoa izan da, ekintzetan konkretuki erreparatuz ondorengoak izan direlarik: Santa Ageda bezpera, 8,62; San Juan bezpera 8,37; uztaileko irteera 8,54; liburutegiarekin elkarlanean aurkezpenak 8,52; Durangoko azoka eta txangoa 9,19; Udalarekin batera ikastaro, tailer... 8,74: Korrika 9; Guraso Elkartearekin batera ekin-tza 8,28; Argazki lehiaketa 8,07; eta erakusketak 8,38ko puntuazioa.

Inkestan, ekintza berriak proposatzeko lekua ere bazegoen eta honen inguruan hauek izan dira eskatutakoak: ikastaro gehiago, antzerki emanaldiak, musika saioak, hitzaldiak, gazteentzako ekintzak, ipuin kontaketak, eskulan ikastaroa, irteerak, udaberri/udazkenari ongietorria, herriaren historia ezagutu eta ondarea berreskuratu, jendea elkartzeko ekintzak, jende berria sartzea Yartun, ekarpenak egiteko foro edo txoko bat, sukaldaritza tailerrak, zinea haurrentzat, bertso afaria,transumantziari buruzko zerbait,mikologia jardunaldiak... «Batek baino gehiagok eskatu du informazioa emailez bideratzeko ere», azaltzen du Marilu Pildainek, Yartu elkarteko kideak.

Eskertza

Yartu Kultura elkartetik eskerrak eman nahi dizkiete inkesta eran-tzun duten guztiei eta ekintza puntualetarako laguntzeko prestutasuna adierazi dutenei (bederatzi bizilagun).

Aldi berean gogoratu nahi dute ere Yartuko ateak beti zabalik daudela eta hilean behin elkartzen direla gai desberdinak jorratzeko. Hurrengoko bilera adibidez, urtarrilaren 12an arratsaldeko 18:00etan udal liburutegian izango da, honetan 2018ko aurrekontua eta ekintzen plangintza landuko dutelarik.

Esan ere elkarteko kide izan nahi duenak eskaera emailez bidaltzeko aukera duela yartuke@gmail.com helbidera. Kide izateko ez dago adin mugarik, adinez nagusikoek (beti ere ikasleak ez badira) urtean 15 euroko kuota ordaintzen dutelarik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos