Herritar talde polita osatu da Durangoko Azoka bisitatzeko

Azoka. Aurreko urtean ere talde ederra bildu zen Durangoko Azokara bisitan. / GALILEA
Azoka. Aurreko urtean ere talde ederra bildu zen Durangoko Azokara bisitan. / GALILEA

Bihar izango da txangoa, 34 lagunek parte hartuko dutelarik

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Aspalditik, urtero antolatzen dute Ezkioko herritarrek Durangoko Azokara bisita, eguna borobiltzeko, arratsaldean beste lekuren bat ezagutzera ere hurbiltzen direlarik. Oraingoan ez da desberdina izan eta aurreko astetan izena emateko aukera eskainiz gero epea itxi da, guztira 30 lagun baino gehiago elkartuko direlarik bihar.

Ezkioko Udalak eta Yartu Kultura elkarteak antolatzen dute plana, aukeratutako eguna bihar, abenduak 8 izan delarik. Goizean zehar Durangoko Liburu eta Artisau azoka bisitatzeko aukera izango dute herritarrek, eta bazkaldu ondoren, Bilboko Euskal Muesoa ezagutzera gerturatuko dira hiriburura.

Eguneko plana

Plan honetaz gozatzeko 34 herritar gazte eta helduek eman dute izena, bihar goizeko 9:00etan elkartuko direlarik. Santa Luziatik abiatuko dira eta 10:30ak inguru egongo dira Durangon, goiz osoan zehar bertako liburu eta artisau azokak bisitatuko dituztelarik.

Arratsaldeko 13:00etan Durangotik irten eta Derion egingo dute bazkaria, Txoko ona jatetxean.

Bazkaldu ondoren eta eguna borobiltzeko, Bilboko Euskal Museora joango dira, ordubeteko bisita gidatua egingo dutelarik. Arratsaldeko 18:30ak inguru autobusera igo eta etxerako bidea hartuko dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos