Herriko traste zaharren bilketa gaur gauean izango da

DV EZKIO.

Sasieta Mankomunitateak eskaintzen dituen zerbi-tzuen artean, traste zaharren bilketa aurkitzen dugu. Hauek ezin dira edozein egunetan kalean utzi eta horregatik egun berezi bat eta leku berezi bat ere zehaztu dute honetarako, hau gaur gauean izango delarik.

Trasteak herriko auzoetan zehar kokatuta dauden zabor edukiontzien ondoan utzi behar dira, edo beira edukiontziaren ondoan. Aldi berean, gogoratzen da obra hondakinak ateratzea debekatuta dagoela.

Kontaktua

Traste zaharrak jasotzera joan daitezen, Sasietara deitu beharko da aldez aurretik non dauden esateko, 943 16 15 55 zenbakira, eta hauek pasako dira jasotzera. Trasteak arratsaldeko 20:00etatik aurrera atera beharko dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos