Herriko traste zaharren bilketa gaur gauean izango da

Traste zaharrak. / GALILEA
Traste zaharrak. / GALILEA

GALILEA EZKIO.

Sasieta Mankomunitateak eskaintzen dituen zerbitzuen artean, traste zaharren bilketa dago. Jakina denez, hauek ezin dira edozein egunetan kalean utzi eta horregatik egun berezi bat eta leku berezi bat ere zehaztu dute honetarako, hau gaur gauean izango delarik.

Hilabetero egiten da traste zaharren bilketa eta gure herrikoa hilabeteko laugarren ostegunean gauean aurrera eramaten da, uztailari dagokionez, gaur jasoko dituztelarik.

Trasteak herriko auzoetan zehar kokatuta dauden zabor edukiontzien ondoan utzi beharko dira, edo beira edukiontziaren ondoan. Gogoratzen da eskonbroak ateratzea debekatuta dagoela.

Traste zaharrak jasotzera joan daitezen, Sasietara deitu beharko da aldez aurretik hauek non dauden esanez, 943 16 15 55 telefono zenbakira, eta hauek pasako dira behar dena jasotzera. Traste zaharrak, hau da, altzariak, etxetresna elektrikoak... eta bestelakoak arratsaldeko 20:00etatik aurrera atera beharko dira, adierazitako egunean. Gogoratzen da gaur egun, sistema honekin, traste zaharren %60 aprobetxatzea lortzen dela.

Ostegunean gauean norbaitek ezinezkoa badu trasteak ateratzea, Urretxu, Ordizia edo Beasaineko Garbigunera eramateko aukera ere badagoela gogoratzen da. Edozein argitasunerako, Sasietako telefonoa 943 16 15 55.

Toner-ak

Sasietak inprimigailuko toner eta kartutxoen bilketa zerbitzua ere badu eta Ezkioren kasuan hondakin hauek Udaletxean kokatuta dagoen kontenedore txikian utzi behar dira, Udaletxekoa herriko kontenedore bakarra delarik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos