Herriko traste zaharrak hurrengo ostegunean jasoko ditu Sasietak

GALILEA EZKIO.

Sasieta Mankomunitateak eskaintzen dituen zerbi-tzuen artean, traste zaharren bilketa dago. Jakina denez, hauek hilabeteko laugarren ostegunean gauean jasotzen dira eta irailari dagokionez hurrengo astean, hilaren 28an, etorriko dira bila.

Trasteak herriko auzoetan zehar kokatuta dauden zabor edukiontzien ondoan utzi be-harko dira; eskonbroak ateratzea debekatuta dago.

Traste zaharrak jasotzera joan daitezen, Sasietara deitu beharko da aldez aurretik hauek non dauden esanez (943 16 15 55).

Fotos

Vídeos