Herriko jubilatuen ospakizuna igandean aurrera eramango da

GALILEA ITSASO.

Igandean, hilak 19, herriko Jubilatuen Ospakizuna aurrera eramango da, honetarako meza, dantza eta bazkari berezia egongo direlarik.

Arratsaldeko 13:30etan Alegiako elizan meza kantatua aurrera eramango da, Atsusaingo Maria Goitia zenaren urteurrenarekin batera. Ondoren, 14:15etan Aurreskua dantzatuko dute ostatuaren parean; eta jarraian ostatuan bertan bazkalduko dute.

Gogoratu bazkaria erreserba-tzeko aldez aurretik Itsasoko ostatuan erosi beharko direla tiketak, 943 88 03 15 telefono zenbakian. Erretiratuek 16'5 euro ordainduko dituzte eta gainerakoek 32'5 euroen truke bazkalduko dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos