Herriko historiaren pasarteak ezagutzeko hitzaldia izango da larunbatean

Ezkio. Goiko auzoa eta herrigunea. /  GALILEA
Ezkio. Goiko auzoa eta herrigunea. / GALILEA

GALILEA EZKIO.

Historialaria eta Urretxuko artxibozaina dugun Koldo Argandoñak bisitatuko gaitu larunbata honetan arratsaldean, bere ikertze lan ugarien artean aukeraketa bikaina egin ondoren, gure herriaren pasarte berezi batzuk aditzera emango dituelarik.

Herriko liburutegiak eta Udalak antolatuta, Yartu kultura elkartearen laguntzaz, larunbatean arratsaldeko 17:30ean hasiko da ekitaldia udaletxeko goiko solairuan. «'Villa' titulua erosi ondoren, 1665. urtean, ezkiotarrak udaletxe berria non jarri erabaki behar zuten: goian Barrena etxean ala beheko auzoan, Anduagan. Bozketa egin zuten eta azalduko du zein baserritakoek eman zuten botoa eta zer aukeratu zuten. Baita ere zergatik 1727tik aurrera Santa Luziako feria ez den egiten Ezkion...» azaltzen dute antolatzaileek. 1640-1680 urte bitartea azalduko du batik bat.

Hitzaldia amaitu eta mokadutxoa egongo da bertaratutako guztien-tzat. Umezaintza zerbitzua ere eskainiko da behar duten familientzat.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos