Herriko etxe eta baserri guztietara iritsi ziren kantuak

Hotzari aurre eginez, kantari ateratzeko prest agertu ziren itsasoarrak. /  GALILEA
Hotzari aurre eginez, kantari ateratzeko prest agertu ziren itsasoarrak. / GALILEA

Matxinbentako baserrietara ere gerturatu dira aurten gabon kantak herritar guztiengana helduz

GALILEA ITSASO.

Urtero bezala oraingoan ere goizeko 9:00etan elkartu ziren itsasoarrak plazan, bertatik abiatuz herriko etxe eta baserri guztietara iristeko asmoz. Igandea suertatu da aurtengoan abenduaren 24a, eta horrez gero goizetik talde handiagoa izan da herrian kantuan aritzeko, haur, gazte eta helduek elkarrekin talde polita osatuz. Lanik egin behar ez zenez talde ederra abiatu zen goizean goize kantuekin hasteko, txistuaren hotsez lagundurik. «Gainera meza irteera aprobetxatu dugu kanta batzuk abesteko. Horrela, etxe horietara ez dugu joan behar izanik eta horrez gero denbora eman digu herriko etxe eta baserri guztietara heltzeko, itsasoar guztiek kantak entzun dituztelarik», azaltzen zuen Pilare Muxikak. Matxinbenta auzoan ere izan dira aurtengoan.

Guztira 45 lagun inguru elkartu ziren herriko txoko guztietara kantu eta koplak helaraziz. Goizean goiz hasi eta arratsaldeko 19:30ean amaitu zen Itsasoko Gabon erronda, herritarren esanetan, zorigarri.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos