Herrian euskara ikasteko izena emateko azken egunak

Izena udaletxean. / GALILEA

GALILEA EZKIO.

Ezkioko Udalak Uemarekin elkarlanean 2017/2018 ikasturtean ere euskara ikastaroak herrian bertan eskaintzeko baliabideak jarriko ditu, hauetan izena eman nahi dutenek aukera zabalik dutelarik dagoeneko, azken eguna hilaren 25a izango delarik.

Ezkio bezalako herri euskaldunetan, euskara ezagutzeak duen garrantzia kontutan hartuta, beste urte batez ahalegin berezia egin nahi izan dute Uema eta Udaletik, euskara ikasteko edo hobetzeko pausoa ematera herritarrak animatuz.

Behe, erdi eta goi mailako euskara ikastaroen eskaintza zabaltzen da eta izena ematen dutenen artean ordutegiak eta mailak kontutan hartuta, taldeak sortzeko aukera aztertuko da.

Taldea sortzeko gutxieneko kopurura iritsiz gero, ikastaroak herrian bertan eskainiko dira, eta urtero bezala, herrian sortzen diren ikastaro guztiak Udalak diruz lagunduko ditu.

Azken eguna

Izena emateko epea zabalik dago dagoeneko eta hilaren 25a (astelehena) arte luzatuko da. Izena emandako guztiei bilera baterako deialdia egingo zaie epea amaitu eta egun gutxira.

Informazio gehiago eskuratzeko edo izena emateko Ezkioko udaletxera deitu beharko da zuzenean 943 73 13 03 telefono zenbakira.

Fotos

Vídeos