Herrian bertan euskara ikasteko aukera zabaltzen da Ezkion

Udaletxea. Euskara klaseak Udala eta Yartuk antolatuta. /  GALILEA
Udaletxea. Euskara klaseak Udala eta Yartuk antolatuta. / GALILEA

Klaseak atzo hasi ziren eta baldintza batzuk betez gero Udalak diruz lagunduko du ikastaroa

GALILEA EZKIO.

Udako oporrak amaituta, euskara herrian ikasteko aukera zabaldu zen Udala eta Uemaren partez, herrian bertan klaseak aurrera eraman ahal izateko parte hartzaile kopuru minimo bat egon behar zelarik. Handik geroztik talde bat osatu da herrian eta oraindik leku batzuk egonda, honetan izena ematekoa zken deialdia luzatu dute udalekoek.

Ezkioko Udalak Yartu kultura elkartearekin elkarlanean, euskara ikasteko taldea antolatu dute Ezkion bertan, talde hau bakarra izanik. Bertan irakatsiko den euskara maila apala-ertaina izango da, hau da, A0-A2-B1-en baliokidea, eta klaseak atzo bertan hasi ziren.

Astelehen, astearte eta asteazkenetan elkartzen da taldea, goizeko 10:00etatik 12:00etara eta urriaren 16ean hasi (atzo) eta ekainaren 6ra arte izango dira klaseak. Guztira 165 ordu egingo dituzte eta euskara ikastaro honen prezioa 294 eurokoa izango da. Klaseak hasita egonda, hauetan parte hartzeko interesa izanez gero, izena azkar ematea komeni da, honetarako Ezkioko Udaletxera deitu behar delarik 943 72 13 03 telefono zenbakira.

Diru laguntza

Euskara ikastaroetan parte hartzen dutenek, Udalak eskaintzen duen diru laguntza eskuratzeko aukera izango dute, beti ere baldintza ba-tzuk betetzen badira.

Ezkioko Udalak ordaindutakoaren 150€ bueltatuko dizkie adibidez, Ezkion urtebete erroldatuta daudenei, ikastaroan %80ko asistentzia izanez gero, maila gaindituz gero... Laguntzaren inguruko informazio gehiago eskuratzeko herriko udaletxera jo.

Fotos

Vídeos