Herri Batzarra egingo da gaur arratsaldean San Bartolome elizako korupean

Herri Batzarra. Elizako korupean ospatzen da gaur. /  I.A.B.
Herri Batzarra. Elizako korupean ospatzen da gaur. / I.A.B.

GALILEA ITSASO.

Aurreko igandean goizean Alegian elkartu ondoren auzoko gaiak jorratzeko, gaur arratsaldeko 19:00etan hasiko da Herri Batzarra, San Bartolome parrokiko korupean elkartuko direlarik.

Herritarrek gai ugari jorratuko dituzte bilera honetan: Entitateen Erregistroan duten auziaz Foru Aldundiarekin izandako bileraren berri emango da bertan; herrian konektibitatea hobetzeko dauden aukera desberdinak azalduko dituzte; Itsasoko Udaletxerako Foru Aldundiarekin batera proposatutako aurreproiektua; itsaso.eus web orria argitaratzea; azaroaren 18an burutuko duten auzolanerako lan-proposamenak biltzea; eta azkenik, beste ekimen batzuren aurreikuspena eskaintzeko aukera eta norberak lekarkeena azaltzeko denbora ere izango da.

Fotos

Vídeos