Hegaztientzako jantokiak eraikitzeko Txoribox tailerra ostegunean

DV EZKIO.

Yartu Kultura Elkartearen eta Ezkioko Udalaren eskutik, Txoribox hegaztientzako jantokiak eraikitzeko tailerra aurrera eramango da ostegunean herrian, honetan haur eta gurasoek parte hartuko dutelarik.

Txoribox tailerra haur eta helduei zuzendutakoa da, bai familian edota bakarka parte hartzeko aukera egongo delarik. Tailer honen helburua, txorientzako jantokiak eraikitzea da, birziklatutako materiala erabiliz, eta horregatik parte hartzaileek gauza batzuk eraman beharko dituzte etxetik.

Aranzadi elkartekoekin

Ikastaroa Aranzadi elkarteak aurrera eramango du eta ostegunean arratsaldean ospatuko da, Udaletxeko beheko solairuko gela handian, bi ordu eta erdiko iraupena izango duelarik gutxi gorabehera.

Parte hartzaileei gogoratzen zaie materialari dagokionez, norberak etxetik plastikozko botila bat eta tetrabrik bat eraman beharko dituela.

Bi gauza hauek erabiliz, eta beste batzuk gehituz, modu erraz eta jostagarri batean eraikiko dituzte txorientzako jantokiak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos