Haurreskolan izena emateko epeak zabalik jarraituko du Ezkion

Ederki pasatzen dute txikiek. /
Ederki pasatzen dute txikiek.

DV EZKIO.

Datorren irailan haurreskolan hasi nahi duten haurrek zabalik dute dagoeneko matrikulazio epea, bihar ostirala, amaitzen delarik; hala ere, Ezkioren kasuan epe ofiziala amaitu eta oraindik ere matrikulak egin ahalko dira. Errekabarrena auzoan kokatuta dago Ezkio eta Itsasoko haurreskola, bertan hogei umeentzako lekua dagoelarik. Momentu honetan lau txiki daude eskolan eta ederki pasatzen dute. Hurrengo ikasturteari begira matrikulazio epea bihar amaitzen da baina Ezkioren kasuan plazen %75a betetzen ez denez edozein momentuta dute haurrek hasteko aukera. Ate irekien egun zehatzik ez dago, baina haurreskola ezagutu nahi duenak bertara gerturatu besterik ez du egin behar edo 943 723877 telefono zenbakira deitu, eta gustura behar duena azalduko diote.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos