Haurrei zuzendutako ipuinak, aurtengo lehiaketan protagonistak

Kontakizunak. Aurrekoekin osatutako liburua. /  IGARTUBEITI
Kontakizunak. Aurrekoekin osatutako liburua. / IGARTUBEITI

'Istorioak belarrietara' kontakizun laburren IV. edizioa Donostiako Untzi museoarekin elkarlanean aurrera eramaten da

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO EZKIO.

Igartubeiti Museoak eta Untzi Museoak 'Istorioak belarrietara' kontakizun laburren IV. edizioaren deialdia egin dute, deialdi honen helburua idazketa euskaraz sustatzea eta zabaltzea delarik, honakoan haur ipuinen generoa bereziki bultzatuz. Kontakizunak bidaltzeko epea zabalik jarraitzen du eta hurrengo ostirala izango da parte hartzeko azken eguna.

Hiru edizio aurrera eraman dira orain arte Igartubeitin, eta laugarren honetarako aukeratu duten gaia baserria eta itsasoa izan da. Erdi Aroaren amaieran, arrantzaren gorakadarekin batera, dolare baserria sortu zen. Lantegi izugarriak ziren eta tokiko kontsumoa hornitzeaz gain, merkataritza eta arrantza itsasontziak ere hornitzen zituzten.

Oraingo honetan Ezkioko Igartubeitik Donostiako Untzi museoarekin bat egin du eta 'Istorioak belarrietara' IV. edizioa antolatu dute elkarrekin. Alde batetik, Igartubeiti Baserri Museoak euskal baserriaren historia, bilakaera eta bertan bizi izan ziren biztanleen eguneroko bizimodua hurbiltzea du helburu, baliabide desberdinak erabiltzen dituelarik: baserria bera, interpretazio zentroa eta baratz ekologikoa. Balio kultural, historiko, antropologiko eta arkitektoniko multzo bat biltzen, babesten eta hedatzen du. Bestetik, Untzi Museoa (Donostia), ekipamendu irekia da, jendearengandik hurbila eta aktiboa gizakiaren eta itsasoaren arteko harremana hedatzeko eginkizunean, aldi baterako erakusketen eta kultura dinamizatzen dituelarik euren programen bidez.

Oinarriak

Lehiaketa honetan interesaturik dauden 18 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu dezakete. Ipuinak euskaraz idatziak izan behar dira eta, 8-12 urte bitarteko irakurleei zuzenduak. Aurrekoetan bezala argitaragabeak behar dute, aurrez inongo literatur lehiaketan sarituak izangabekoak, bai zatika eta baita osorik ere, ez paperean ez eta digitalki.

Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu dezake eta kontakizunen luzapena gutxienezko bi orritakoa eta gehienezko hiru orritakoa (din A-4)izango da, imprenta tipografian idatziak (edozein letra mota estandar 12 tamainan, alde batetik idatziak eta bere goiko ezkerreko aldetik grapatuak).

Kontakizunak bidaltzeko epea hilaren 15ean bukatuko da, hurrengo ostiralean, hau barne. Epaimahaiak aurkeztutako kontakizunak balioztatuko ditu eta 2018ko uztailaren 2ko astean erabakia emango du. Lehiaketako irabazleei pertsonalki telefonoz jakinaraziko zaie.

Kontakizunen balorazio eta aukeraketa prozesuan ondorengo irizpideak betetzea modu positiboan aintzat hartuko da: kalitatea eta originaltasuna; proposatutako gaiarekiko eta generoarekiko egokitzapena; irakurle hartzaileari egokitutako kontakizuna; sormena; eta oinarri hauetan proposatutako hedapena eta formatua.

Sariak

Lehiaketak hiru sari izango ditu: lehenengo saria 450 eurokoa izango da; bigarren kontakizun sarituak 250 euro jasoko ditu; eta hirugarren sari gisa, nekazal etxe batean bi gauetako egonaldia logela bikoitzean gosariarekin (2 pertsonentzat) izango da. Uztailaren 2ko astean ezagutuko dira irabazleak.

Lehiaketa honen inguruko argibideak edota informazio gehiago jasotzeko Igartubeiti Baserri Museoarekin kontaktuan jarri 943 72 29 78 telefono zenbakira deituz, igartubeiti@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatziz edo www.igartubeitibaserria.eus web orrian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos