'Handia' da nire gorputza familientzako proposamena

Handia. Filmaren inguruko hamahiru argazki daude baserrian. / DV
Handia. Filmaren inguruko hamahiru argazki daude baserrian. / DV

DV EZKIO.

Abuztuaren 31 bitartean, Igartubeiti eszenatoki bihurtu zuen «Handia» filmaren aldi baterako erakusketa dago ikusgai, eta honen inguruko proposamen didaktikoa familiei luzatzen diete museotik.

Filmean jorratzen den gai nagusia aitzakitzat hartuz, Gorputz Ani-tzen inguruko proposamen didaktikoa prestatu dute, Igartubeiti Baserri Museoko bisita ibilbidearen osagarria eskainiz. «Handia» da nire gorputza da proposamen honen izenburua. Joakin Eleizegi, Altzoko erraldoia, filmaren protagonista abiapuntutzat hartuta aurrera eramaten da tailerra, honen helburua, gorputz anitzak onartu, errespetatu eta baloratzea, bai norberarena eta baita besteena ere, delarik.

Proposamen hau familiei zuzendutakoa da, eta honen inguruko informazio gehiago jaso eta aurrera eramateko 943 72 29 78 telefonoa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos