Halloween eskea Iburren esku

Halloween. Aurreko urteko eskean. /  IBUR
Halloween. Aurreko urteko eskean. / IBUR

GALILEA ITSASO.

Aurten ere Halloween eskea aurrera eramateko intentzioa dute Iburrekoek, 'Treat or Trick' lelopean inguruko etxe eta baserriak bisitatuko dituzte asteburuan, ekin-tza beldurgarri honetan parte hartu nahi duten guztiekin batera.

Larunbata, urriaren 28a, izan da aukeratutako eguna. «Ba al da sagar goxorik zuen etxean? Edo pastatxoren bat? Edo goxokirik? Edo gaztaiñik? Sustorik nahi ez baduzue, den-denak jasoko ditugu», luzatzen dute deialdia. Larunbatean arratsaldeko 15:00etan hasiko da eskea Iburretik abiatuz; izena emateko epea ostiralean amaituko da; honetarako 663 060 011 telefonora deitu.

Fotos

Vídeos