Gure eremuetan gertatzen dena azaltzeko 4 hitzaldi

MIRYAM GALILEA ALTO UROLA.

Ezkio, Gabiria, Itsaso, Legazpi, Ormaiztegi, Urretxu eta Zumarragako udalek, Goimen Landa Garapen Elkartearekin batera, eta Gipuzkoako Foru Aldundia ere lagun izanik, 2016. urtean hasi ziren lanean, lurren inguruko hausnarketa egiteko asmoarekin. Diotenez, azken urteetako joerak jarraituz gero, urte gutxiren buruan beraien ahalmen eta aukeren azpitik erabiliko diren lurren kopuru esanguratsua izatea aurreikusten da, eta horrek erantzun bat eman beharreko eszenatoki batean jarriko gaituela diote. Herritarrei egoera azaltzeko asmoarekin bi aurkezpen izan dira azken egunetan Juan Requejo adituaren esku. Hurrengo egunetan lau saio aurreikusten dira, beti 18:00etan. Urriaren 4an, Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxean; 5ean, Ezkioko Udaletxean; 6an, Gabiriako Kultur Etxea; eta 10ean, Legazpiko Kultur Etxean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos