Borrar

Gure bailarako turismo eskaintza bihartik aurrera izango dugu Ficoba Azokan

GALILEA

ALTO UROLA.

Jueves, 7 de diciembre 2017, 00:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urola Garaiak duen turismo eskaintza zabala berriro ere Ficoban (Euskal Kostaldeko Udaberrietako Azoka) egongo da aurten, bihar eta igandea bitartean, bertara gertura-tzen diren guztiek gure museo, ibilaldi, tailerra eta azken finean altxor guztiak ezagutzeko aukera izango dutelarik.

«Iazko datuak oso onak izan ziren, 16.000 pertsona baino gehiago gerturatu zirelarik azokara, bertan 140 erakusketari ezberdin izan zirelarik», azaltzen du Edurne Etxeberriak, Turismo Arloko Koordinazio eta Dinamizazio Arduradunak.

Orain arte parte hartutako beste azoketan bezala, barnealdeko beste eskualdeekin izango da Urola Garaiako informazioa, honekin batera Tierra Ignacianakoa ere eramango dutelarik.

XII. edizio honetan 126 erakusketariren proposamenek beteko egingo dituzte erakustazokako hiru pabiloiak, eguberrietako erosketak eta opariak aurreratzeko aukera eskainiz.

Azoka honen ordutegia ondorengoa da: ostiralean eta larunbatean goizeko 11:00etatik 21:00etara; eta igandean, 11:00etatik 20:00etara. Sarrerak hiru euroko prezioa izango dute, 12 urte bitartekoek, dohainik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios