Goza ostatuko inaugurazioa azaroaren 16an

Aste pare bat dira (urriaren 22an) Santa Lutziko eskolako beheko solairuan kokatuta dagoen tabernak berriro ere bere ateak ireki zituela. Lanari martxa hartzen ari diote eta inaugurazio festa berezia ospatu nahi du Yanet Cartayak, irekiera hau lagun eta bezeroekin ospatzeko. «Inaugurazio bero eta berezi bat prestatu nahi dut, nire jendearentzat eta Ezkioko bizilagunentzat ere», azaltzen du. Egun aproposena honetarako azaroaren 16a izango dela pentsatu dute, osteguna, egun honetan 19:00etan hasi eta bi orduko iraupena izango duelarik.

Fotos

Vídeos