Goza ostatuaren inaugurazioa gaur

Goza. Langileak ostatuko barra atzean. /  GALILEA
Goza. Langileak ostatuko barra atzean. / GALILEA

GALILEA EZKIO.

Badira hiru bat aste Santa Lutziko eskolako beheko solairuan kokatuta dagoen tabernak berriro ere bere ateak ireki zituela. Lanari martxa azkar hartu diote eta oso gustura daude herriko bezero txiki eta nagusiekin ere, eta irekiera berri hau ospatzeko festa berezi bat antolatu dute, hau gaur arratsaldean ospatuko delarik.

Kuban jaio zen eta hogei urte baino gehiago ditu gure artean Ormaiztegin hain zuzen ere, Goza ostatuko gidari berria den Yanet Cartayak, eta gogoz antolatu du gaurko inaugurazioa. «Irekiera hau lagun eta bezeroekin ospatzeko inaugurazio bero eta berezi bat prestatu dut, nire jendearentzat eta Ezkioko bizilagunentzat ere», azaltzen du.

Azaroaren 16a izan da inauguraziorako aukeratutako eguna, hau arratsaldeko 19:00etan hasi eta bi orduko iraupena izango duelarik.

Goza ostatua goizeko 7:00retan zabaltzen ditugu eta eguneroko martxa arratsaldeko 21:30ean amai-tzen da; asteburuetan ordutegia luzatzen da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos