'Gorputza astinduz' egitasmoa urritik aurrera Ezkio

Kirola. Eskolako jaialdian baloiarekin erakustaldia. / GALILEA

Lehiakortasuna alde batera utzi eta kirol, joko eta jolas desberdinetan murgiltzea du helburu

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Ekintza ugari dira herriko Ganbara Guraso elkarteak bultzatzen dituenak, haurrentzako jolasak, ekintzak, tailerrak eta gurasoentzako ikastaroren bat ere aurrera eraman izan dutelarik ikasturtean zehar, herriko jaietan ere beraien harri-koskarra jarri dutelarik. Oraingoan haurrei zuzendutako ekintza batekin batoz, hurrengo ikasturteari begira kirola bultzatzeko aukera eskainiz.

Ganbara guraso elkartearen eta Ezkioko Udalaren eskutik, 'Gorpu-tza Astinduz' egitasmoa martxan jarriko da urrian, honetan 5-12 urte bitarteko haur guztiek parte hartzeko aukera dutelarik, euren denbora librea kirolarekin uztartzeko.

'Gorputza aztinduz' egitasmoa urria eta maiatza bitartean jarriko da martxan Ezkion, ostegunetan arratsaldeko 17:00etatik 18:00ak bitartean aurrera eramango delarik.

«Lehiakortasuna alde batera utzita, gure haurrak kirol, joko eta jolas desberdinetan murgiltzea dugu helburu. Eta gure herriak dituen ezaugarriak kontutan harturik, adin aniztasuna bultzatzea nahiko genuke», azaltzen dute Ganbara Guraso elkartetik.

Izen ematea zabalik dago dagoeneko eta hau irailaren 6a, asteazkena, baino lehen egin beharko da Ezkioko udaletxera deituz 943 72 13 03 telefono zenbakira. Irailean, izena eman duten guztiekin harremanetan jarriko dira antolatzaileek eta bilera bat antolatuko dute xehetasun guztiak azaltzeko. Harremanetan jartzeko, izena ematerakoan guraso bakoitzari telefono zenbaki bat ematea eskaitzen zaio.

Fotos

Vídeos