Gogoz beteriko urtea izan da 2017a

Jaiak. San Bartolome jaietan eta baita Madalenatan ere giro ederra egon zen herrian, bertako eta kanpoan bizi diren herritarrak gerturatu direlarik. / ITSASOKO ARGAZKI BILDUMA
Jaiak. San Bartolome jaietan eta baita Madalenatan ere giro ederra egon zen herrian, bertako eta kanpoan bizi diren herritarrak gerturatu direlarik. / ITSASOKO ARGAZKI BILDUMA

Berriro udalerri independiente gisa funtzionatu duen lehenengo urte honetan ekintzak ez dira falta

MIRYAM GALILEA ITSASO.

Pozez eta gogoz heldu zioten 2017. urteari itsasoarrek, berriro udalerri izandatuta, lanean jarraitzeko gogo biziz aginte-makila eskuetan zutelarik. Hamabi hilabete igaro dira ordutik eta ugariak izan dira herrian aurrera eraman diren ekintzak, festak, lanak eta proiek-tuak, laster hasiko den 2018rako ere lan ugari egongo delarik.

Urtetan egin diren ekintzak mantendu dituzte noski: bitan ospatzen diren auzolanak, ikastaroak, errondak, herriko festak... baina hauei asko gehitu zaizkie, eta herritarren parte hartzea txalotzekoa izan da.

Asko dira aipatzekoak baina pare bat azpimarratzea dagokit: haur eta gazteentzako udalekuak lehenengo, herriaren etorkizuna hor dagoelako eta eskaini diren lau ikastaroek osatu dituzten udalekuetan, artea, kirola, natura eta ondarea, edo ingelera lantzeko aukera izan dutelako hauek.

Urteroko ekintza izanda, berriro ere leku garrantzitsuan kokatu behar ditugu auzolanak, herri gutxietan mantentzen direnak, eta itsasoarrek egindako lanari esker herria bizirik, berrituta eta polita ikusteko aukera ematen digutelako.

Eta azkenik, amaitu berri den erretaularen zaharberritzea, Itsasok duen ondare zabalaren parte garran-tzitsua eta herritarren laztanak jasotzen jarraitzen duena.

Urte bizia izan da 2017a, emozioz eta gogoz beterikoa, amaitzear dute itsasoarrek eta espero datorren honetan ere bizi hori mantentzea. Urte berri on!

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos