Gizarte Langile zerbitzu berria izango da astero udaletxean, gaurtik hasita

Udaletxea. Zerbitzuak areagotuz doaz. /  DV
Udaletxea. Zerbitzuak areagotuz doaz. / DV

DV ITSASO.

Herriko Udala pausoz pauso osatuz doa eta gaurtik aurrera zerbitzu berri bat eskainiko da bertan, Gizarte Langilearena hain zuzen ere. Gizarte Langilea Almudena Carrillo Mateos izango da eta asteazkenero udaletxean egongo da arratsaldeko 15:30etik 18:00ak bitartean, hilaren 11n (gaur) hasita.

Hemendik aurrera, beraz, berarekin egon nahi duen herritarrak, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko du, bulego orduetan, udaletxera deituta 943477790 telefono zenbakira edo posta elektroniko bidez udala@itsaso.eus helbidera idatziz.

Ordutegia

Astelehen, astearte, ostegun eta ostirlaetan, goizeko 9:30etatik 13:15etara; asteazkenetan arratsaldez, 15:30etatik 19:15etara.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos